Senpere (Deluc)
Itxura
Senpere (Saint-Pée-sur-Nivelle) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gabriel Deluc |
Sorrera-urtea | XX. mendea |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 54 () × 65 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Senpere (frantsesez Saint-Pée-sur-Nivelle) Gabriel Deluc margolari lapurtarraren margolana da, 1903an egina. Deluc margolariak, nahiz eta Parisen bizi ia urte osoan, beti haren jaiotze herriarekin lotura estua izan zuen.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan artistak paisaiaren interpretazio oso pertsonala egiten du. Senpere herria oso atzean ikusten da eta ura da margolanean protagonismo nagusia duen elementua. Berdeak eta arren artean ibaiaren ispiluak margolanaren argia erakartzen du erabat. Herriaren ikuspuntutik eliz-dorrea eta etxe gtxi batzuk, besterik ez dira ikusten eta hauek oso modu lausotuaz. Begetazioak, orokorrean, udazkeneko koloreak azaltzen ditu; kontrastean, larreen berde biziak gure atentzioa erakartzen du.